Emac lantegia bere lürraldean

> français

Emac lantegia Maulen kokatzen da, Eüskal Herrian, Frantses estaduaren hego ekitzalgian.

Eüskal Herrian izatea, haütü bat da : lürrak, hitzak eta eman hitzak erranahi azkarra düen eremüan.

Nor beraren erroak barna diren lürraldea, onügarri baizik ez da lantegi batentako.

Hatsarretik, Emac lantegiak egin ahalak egiten dütü Xiberoaren garapen ekonomiko eta irainkorraren alte, lürralde antolaketaren kontütan hartzez sortzen dütüan lanpostü güzientako:
Hala nola, 2007.urtean, Eüskal Herria 2020 xedean, Xiberoko Herri alkargoak AFNOR enpresarekin eraman gogoeta lanetan parte hartü düan.